XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iturriondo baserria oso polita zen denen ustez: hobea ezin.

Ondo ikusteko, kanpoko aldetik buelta osoa eman zioten; eta atea zabaldu zutenean, lehenengo, etxeko bazter eta zoko guztiak ikustea egin zuten.

Afaldu baino lehen beren gauzak gertatu zituzten: ohea (lo egiteko zakua) bere lekuan jarri, erropak tolestatu...

Oso nekatuta zeuden: izan ere, aurreko gauean oso lo gutxi eginda zeuden, eta bidean ere asko nekatu ziren.

Horregatik, bederatzietarako ohera joatea pentsatu zuten.

Lehenbiziko afaria, andereñoak eta bere lagunek prestatu zuten, azkarrago egiteko.

Zakura sartu zenean, Mikelek esan zuen: - Ppuffffff... zein nekatuta nagoen!.

Handik bi minutura Mikel lo zegoen, musarra neguan bezala.

Goizean, eguzkiaren argiak eta txorien abestiek esnatu zituzten.

Begiak zabaltzen zituztenean, harrituta gelditzen ziren.

- Non nago ni? esaten zuten askok... Batzuk ametsetan ari zirela uste zuten....

- A, bai! Iturriondon gaude. Zein ederki!.

Gosaltzeko, ondoko baserri batetik esnea eraman eta kafesnea hartu zuten.

- Zer egingo dugu gaur? galdatu zuen Pilik.

Hamarrak ziren eta ezin ziren urruti joan.

Eguzkiak gogor berotzen zuen.

- Bazkaldu eta afaltzeko eserlekuak egingo ditugu? esan zuen Amaiak.

- Bai, ondo dago hori. Hortxe zuhaitzpean egingo ditugu, erantzun zuen Mikelek.

Eta sukaldariak bazkaria prestatzen ari ziren bitartean, besteek eserlekuak egiten ihardun zuten. Musarra: Lirón.